Giza dorre
Giza dorrea, giza gaztelua edo giza piramidea ariketa gimnastiko edo ludikoa da, zeinean pertsonen arteko egitura bat eratzen den, bata bestearen bizkar gainera igota, gutxienez hiru mailako altuera lortuta.[1]
Kirol gisa edo gimnastikaren elementu gisa egin daitezke, lehiaketa elementuekin ere bai. Bereziki ezagunak dira Kataluniako Castell direlakoak.
Dorreak dantzan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dantza tradizional askotan ere ohikoak dira giza dorreak. Elementu ikusgarria suertatzen da lur gainaren horizontaltasunean garatzen diren dantzekin erkatuta. Kontrastea lortzearren, beraz, dorreak beste dantza multzo baten barruan eta beste dantza batzuei lotuak agertzen ohi diren motiboak dira.
Iberiar penintsulako tradizioetan, baliteke giza dorreak Valentzia aldean sortzea —ball de valencians ere deitu izan zaie— eta Ebro ibaian gora zabaltzea ondoren, baita Euskal Herriraino ere. Moixiganga Valentzia, Katalunia eta Aragoi aldean egiten diren giza dorreen multzo edo serieei ematen izena da[2]. Zenbait adituk castellers fenomenoaren jatorrian ezartzen dituzte moixigangak.
Euskal dantzetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arabako Kuartangon, Berantevillan, Trebiñu inguruan edo Gipuzkoako azeri-dantzaren barruan ikus daitezke dantzen barruan dantzariak dorreak osatzen. Nafarroan, Cabanillasko paloteadoan egiten da dorrea.[3] Herri honetatik oso gertu dago Aragoiko Deustia herria eta han ere dance izeneko dantzan dorrea eraiki ohi dute.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Giza dorreak eraikiko dira 2018ko Ezpalak jaialdian» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-16).
- ↑ «Tarragonako Moixiganga ― Tarragona, Katalunia» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-16).
- ↑ «Cabanillaseko Paloteadoa ― Cabanillas, Nafarroa» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-16).